Albisteak
Mendeley kudeatzaile bibliografiko instituzionala Mondragon Unibertsitatean
Mendeley kudeatzaile bibliografiko instituzionala Mondragon Unibertsitatean
Bibliotekak Mondragon Unibertsitateko komunitate osoaren esku jartzen du Mendeley, kudeatzaile bibliografiko instituzional gisa
Kudeatzaile bibliografikoa izateaz gain, erreferentzia bibliografiakoak zein ikerketa dokumentuak kudeatzeko, Mendeleyk sare kolaboratibo gisa ere funtzionatzen du: erreferentziak edo dokumentuak topatu, talde interesgarriak aurkitu eta informazio bibliografikoa beste erabiltzaileekin linean partekatu.
Mendeley-ren bertsio instituzionalera sarbideak doako bertsioarekin alderatuta hobekuntzak handiak eskaintzen ditu:
- Norbanako biltegiratzea: 100 GB (2 GB beharrean)
- Partekatutako biltegiratzea: 100 GB (100 MB beharrean)
- Talde pribatu kopurua: mugagabea
- Talde pribatuen tamaina: 100 kide (25 beharrean)
Erabiltzaile bihurtzeko, Mendeley-n, sortu ezazu zure kontu pertsonala. Horretarako unibertsitateko helbide elektronikoa erabili eta automatikoki Mondragon Unibertsitateko talde instituzionalean sartuko zara.