Tesia idazteko informazio baliabideak

TESIA IDAZTEKO INFORMAZIO BALIABIDEAK

Tesi bat jatorrizko lan bat izan behar da, lan berritzailea eta zehatza, eta heltzen dion diziplinaren gaineko aurretiazko ezagutzaren gainean oinarrituta egon behar da.

Doktoretza tesiak egiaztatzen du kalitatezko ikerketa zientifikoa egiteko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak eskuratu direla.

Zure doktoretza tesia egiten ari bazara, ezinbestekoa da zure ikerketaren eremuan aurkeztu diren lan nagusiak ezagutzea, bai zeure unibertsitatean aurkeztutakoak bai estatuko eta nazioarteko beste erakunde akademiko eta ikerketa zentro batzuetan aurkeztutakoak.

Bibliotekak doktoretza tesiak, ikertzeko nahikotasuna duten tesiak eta lan akademikoak bilatzeko eta lokalizatzeko tresna espezifikoak jartzen ditu zure esku. Datu base espezializatuak eta informazio atariak ez ezik, hau ere kontsultatzea gomendatzen dizugu:

Tesien gordailuak eta tesien datu baseak:

  • Teseo: Unibertsitateen Kontseiluaren Datu Basea, Estatu mailan 1976az geroztik aurkeztu diren tesi guztien erreferentzia bibliografikoak jasotzen dituena eta, kasu askotan, horien formatu digitalera sarbidea ematen duena.
  • Doktore tesiak sarean: Gordailu kooperatibo bat da eta Kataluniako eta beste autonomia erkidego batzuetako unibertsitateetan irakurri diren doktoretza tesiak jasotzen ditu bere baitan, formatu digitalean. Kataluniako Unibertsitate Liburutegien Partzuergoak eta Kataluniako Superkonputazio Zentroak (CESCA) garatu zuten proiektua.
  • Dialnet: Tesien atal espezifiko bat eskaintzen du. Plataforman erakunde laguntzaile gisa parte hartzen duten unibertsitateetan aurkeztu diren tesi digitalen testu osoa biltzen du.
  • DART Europe: Europako ataria, Proiektuari atxikitako unibertsitate europarretan aurkeztu diren tesi elektronikoetara sartzeko. Gaur egun University College Londonek administratuta dago eta Europa osoko 110 unibertsitatek baino gehiagok osatzen dute bere sarea.
  • Networked digital library of thesis and dissertations (NDLTD): Tesi digitalak bildu eta babestea bultzatzen duen nazioarteko erakundea. Gaur egun 112 unibertsitatek baino gehiagok parte hartzen dute bertan.
  • Open Access Theses and Dissertations (OATD): Mundu osoko 1.100 unibertsitate edo ikerketa erakunde baino gehiagotan aurkeztutako tesietara modu irekian sartzeko ataria.
  • MIT ThesesMIT Massachusetts Institute of Technology-ren doktoretza tesien datu basea
  • TEL (thèses-en-ligne): Frantziako tesien diziplina anitzeko ataria, Centre pour la Communicaiton Scientifique Directe (CCSD) eta Celulle MathDoc erakundeen ekimena.
  • DiVA: 28 unibertsitate eskandinaviar baino gehiagoren tesi eta ikerketa lanen datu basea.