Albisteak

Atzealdea

IEEEren bildumetarako sarbidea

IEEE Electronic Library (IEL)

IEEEren bildumetarako sarbidea

Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak IEEEko bildumetarako sarbidea eskaintzen dizu

2026·01·11

$titulo.getData()


2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, Bibliotekak IEEEren Liburutegi Elektronikorako (IEL) sarbidea emango du. Sarbide horri esker, irakasle, ikertzaile eta ikasleek ingeniaritza elektrikoaren, komunikazioen eta informatikaren alorreko aldizkari zientifikoak, biltzarretako aktak eta arau teknikoak kontsulta ditzakete testu osoan.

Esteka honen bidez sar zaitezke.

IEEEren bildumak, besteak beste, honako eduki hauek ditu:

  • 1,3 milioi artikulutik gora, gehien aipatu diren aldizkari, argitalpen eta IEEE transakzioetako 210 izenburuetatik jasoak.
  • 4,5 milioi kongresu-ponentzia, 1936tik.
  • IEEE arauen 5.000 dokumentu, IETren biltzarren eta ekitaldien aktak.
  • Arauen IEEE Redline bertsioak (eskuragarri daudenean), VDE biltzarretako ekarpen hautatuak, IETren E&T Magazine aldizkaria eta Bell Labs Technical Journal-en artxiboko funtsezko artikuluak.
  • Artxibo historikoa XIX. mendearen amaieratik, izenburu askotarako.

Gainera, harpidetza honek urtean 6 APC ditu IEEEren aldizkari hibridoetan argitaratzeko. Kopuru hori gainditu ondoren, %20ko deskontua aplikatuko da APC gehigarri bakoitzean.

APCak erabiltzeko gida kontsulta daiteke esteka honetan.